XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behia?

Hasian hasi, oro erran diotzagun, gurekin abereak ere ohartu othe dire gerthakari horri?.

Nork daki? Diote asko zeretan guk bezenbat sudur ona dutela abereek.

Hala bada eta ez bada norbeitek erran dauku iragan astezkenean Beskoitze izena duelako herrian, behi bat ikhusi dutela plazaren erdian zoratua, iguzkia ilhuntzearekin; so eskuin, so ezker goiti: zer othe zuen iguzkiak?.

Gezur edo egia, hau erran daukun berriketaria ez baita bethi ebanjeliotik mintzo dena, erosi bezala saltzen dugu, berdin-bei.